EUSKAL MITOLOGIA










26/5/2010

Galtzagorriak


Mamurrek eta Prakagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira.

Izen desberdinak hartzen dituzte:

Aidetikako (Saran);Aiharra,Haio(Lapurdin);Beste mutilak(Gernikan);

Patuek(Muxika);Mamarroak eta Galtzagorriak(Zarautzen);Zaingorriak

(Ordizian)Ximelgorriak(Abadiñon);Famerijelak(Kortezubin);

Beharreztanak(Orozkon).

Prakagorriak edo Galtzagorriak deabru edo iratxo txikiak dira.Galtzagorriak egunez ateratzen dira.

Buruan kapela gorria dute,tomate bat bezain gorria.

Praka gorriak dituzte soinean eta,hain dira txikiak,orratzontzian ezkutatzen dira.

Leku batzuetan euli itxura dute;beste batzuetan,aldiz,galtzagorriko gizontxoena.

Kalte gabekoak dira.

Ekintza miresgarriak egiteko gai dira.

Pertsonei eta gizakiei laguntzen dietenez,bihotz onekoak dira.

Kontuak ere badaude beraien inguruan.

Egun batez,errekasto ondoan,bere bilo polita orrazten ari zen lamiari inguruan zebilzkion Prakagorriak intziri entzun zuten sastraka artetik.Bertaratu zirenean, Prakagorririk zaharrenak antzeman zuen:

-Gizakume bat da hori.

Zarautzen itzain batek apustu egin zuen baietz bere idiek inorenak baino pisu gehiago eta bide luzeagoan harria eraman.Horrela bada, jarri zuen Mamurren orratzontzia idien uztarriaren gain, buru larruan, eta apustua irabazi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada